Filmazioa amaituta!

‘Laatash’ Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Elena Molinaren lana apirilaren 11n proiektatuko da Victoria Eugenia Antzokian film laburren sail ofizialaren barnean

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 8an. Elena Molinak zuzendutako eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Saharaz Blai leihaketaren barnean ekoiztutako ‘Laatash’ dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren film laburren sail ofizialean proiektatuko dute.

Mendebaldeko Sahara da jaialdiak aurten jorratuko dituen gaietako bat. Hori dela eta, ‘Laatash’ film laburra ‘Hamada’ luzemetraiarekin batera proiektatuko da apirilaren 11n, 16:30etan Victoria Eugenia antzokian.

Pelikulak saharar emakumeek errefuxiatuen kanpamentuetan egiten duten ur banaketa lana erakusten du. Saharar emakumeek hamadako egarriari, basamortuko madarikazioari, aurre egiten diote egunero. Heriotza baino ez zutela topatuko aurreikusten zuten lekuan euren babeslekua eraiki dute. Bertan berrogei urte baino gehiago igaro ondoren familien beharizanen arabera ur tanta bakoitza banatzeaz arduratzen dira eta itxaroten dute. Ur falta baino latzagoa den egarriak lehortzen ditu euren eztarriak eta ez dute hori ase dezakeen ezer aurkitzen.

Censurados Film Festivalean aurkeztua

Bestalde, errefuxiatuen kanpamentuetako emakumeek egiten duten uraren kudeaketari buruzko filma Peruko Censurados Film Festival jaialdian aurkeztu zen martxoaren 26an.

Giza Eskubideen Zinemaldia zein Censurados ‘Human Rights Film Network’ nazioarteko jaialdien sarearen parte dira.

‘Laatash’ Euskal Herriko eta Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetako gazteak batu ditu filmatze lantaldean, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko elkartasunezko proiektu bati esker, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren babesarekin.