LAATASH

SINOPSIA

Saharar emakumeek hamadako egarriari, basamortuko madarikazioari, aurre egiten diote egunero. Heriotza baino ez zutela topatuko aurreikusten zuten lekuan euren babeslekua eraiki dute. Bertan berrogei urte baino gehiago igaro ondoren familien beharizanen arabera ur tanta bakoitza banatzeaz arduratzen dira… eta itxaroten dute. Ur falta baino latzagoa den egarriak lehortzen ditu euren eztarriak eta ez dute hori ase dezakeen ezer aurkitzen.


The Saharawi women face the thirst of the hamada, the curse of the desert, every day. They’ve built their refuge in a land where no one could survive before. For more than forty years they’ve been holding out and taking care of their people there. They ensure every drop of water is distributed according to the needs of each family … and they wait. But there’s an even more terrible thirst in their throats, for which they find no relief.

PROIEKTUA

Ur edangarriaren hornidura behar-beharrezkoa da kanpamentuetan errefuxiatuak bizirik irauteko. Bertako ur-erreserbak lurpean ezkutatzen dira, gehienetan azaletik hamaika metrotara. Testuinguru honetan, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ur-teak daramatza ur honiduraren sistemen instalazio, mantentze eta kudeatze lanetan laguntzen.

Emakumeek, banaketa batzordeen bidez, oinarrizko lana egiten dute ur hornidura-ren kudeaketan, baina lan hori ezezaguna da askotan. ‘Laatash’-ek euren hitzetarako bozgoragailua izatea du helburu.

Filma, Arabako SEADen Lagunen Ellkarteak bultzatutako Saharaz Blai ikus-entzu-nezko lehiaketaren bitartez Euskal Herrian eta kanpamentuetako zine eskolan (EFA Abidin Kaid Saleh-n) hautatutako gazteen lankidetzan oinarritzen da, eskola, FiSahara eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren babesarekin.

Taldea, Arabako SEA-Den Elkarteak koordinatuta eta Elena Molina dokumentalistak zuzenduta, astebetez filmatzen egon ziren saharar errefuxiatuen kanpamentuetan hango emakumeen batzordeekin batera eta SEADen gobernuaren laguntzarekin