Laatash, dokumental onena Elcheko 42. FICIE zinemaldian

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailak 29. Laatash (Egarria) filmak FICIEn (Elcheko Zinema Independiente Nazioarteko Festibalean) dokumental onenari saria jaso zuen uztailaren 26an. Epaimahaiak Elena Molinak zuzendu eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ekoiztutako lana aintzat hartu zuen bere ebazpenean. FICIE estatuko laburmetraien zinemaldi zaharrenetako eta errekonozimendu handienetakoen artean dago.

Hamalau minutuko iraupeneko laburmetraian, Molinak Tindufeko (Algeria) errefuxiatu saharauien kanpamentuetan ura kudeatzen duten emakumeen batzordeen lana jorratzen du eta aldi berean Algeriako basamortuan pairatzen den egarriaz mintzatzen da, ur ezak sortzen duena eta, 43 urte erbestean biziraun ondoren, askatasunaren eta menpekotasun gabeko bizitzaren egarriaz ere bai.

Elena Molinaren zuzendaritzapean, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatutako Saharaz Blai ikusentzunezko lehiaketaren irabazleek, elkarteko bolondresek eta kanpamentuetako EFA Abidin Kaid Saleh zine eskolako ikasle zein irakasleek parte-hartu zuten grabaketan.

Cortada eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian izan ondoren, Laatash-ek hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, publikoaren saria eta epaimahaiaren laburmetrai onenari aipamen berezia Andorrako Ull Nu Festibalean eta honako hau Elcheko FICIEn.

Dokumentala zein Saharaz Blai lehiaketa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten barnean garatutako ekimenak dira.