Ura!

Ura bizitza da, eta, gainera, gizaki guztion eskubidea.

Tindufeko errefuxiatu-kanpamentuak

Tindufeko errefuxiatu-kanpamentuetan, ondo asko dakite zein garrantzitsua den ura.

Ezagutu nahi al duzu?

Hartu parte Saharaz Blai lehiaketan eta grabatu bideo motz eta original bat zure sakelakoarekin edo kamerarekin. 2018ko urtarrilaren 31ra arte bidali ahal izango duzu bideoa.

Nola hartu parte?

Grabatu eta igo zure bideoa

Grabatu zure bideoa eta igo VIMEO edo YOUTUBE plataformetara (gehieneko iraupena: 2 minutu eta 30 segundo).
Gogoan izan bideoa igo ondoren esteka bidali behako diguzula.

2018ko urtarrilaren 31ra arte bidali ahal izango duzu bideoa.

Bete izena emateko fitxa

Zure datuak betetzeaz gain, egiaztatu ondo kopiatu duzula zure bideoaren esteka dagokion laukian. Adinez txikia bazara, zure tutorearen baimena duzula egiaztatu beharko duzu.

Berrespena

Behin izena emateko orria bidalita, mezu elektronikoa igorriko dizugu jaso dugula berresteko. Geroago, zure bideoak baldintzak betetzen baditu, mezu elektronikoa jasoko duzu zure parte-hartzea baieztatzeko.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram