Epaimahaia eta hautaketa-prozesua
Datak
2019ko urtarrilaren 31ra arte bidali ahal izango duzu bideoa. Irabazleen izenak otsailaren amaieran ezagutaraziko dira.
Epaimahaia
Lehenik, lehiaketara aurkeztutako lanen aurre-sailkapena egingo da, ikus-entzunezkoen munduko pertsonek eta Saharako gatazka ezagutzen duten pertsonek osatutako epaimahai baten ardurapean.
Epaimahaiak bideo irabazleetako bat aukeratzeko ahalmena izango du.
Herri bozketa
Aurretik hautatutako lanak, ondoren, herri-bozketara eramango dira, eta hori webgune honen bitartez egingo da. Boto gehien jasotzen dituzten lanak sarituko dira (EHko eta kanpamentuetako bina).