Fipadoc: Peces y refugiados saharauis, “Solo son peces”

Tres mujeres establecieron una granja de peces en un campamento de refugiados en medio del desierto argelino. En su documental “Solo son peces”, las cineastas españolas Paula Iglesias y Ana Serna abordan el tema de los refugiados saharauis de una manera tan peculiar como atractiva. Irakurri gehiago

“SOLO SON PECES” FILMA ZINE ESPAINIARRAREN SARI NAGUSIAREN IRABAZLEA

Pasa den ostiralean, azaroak 15, ZINEBI 61 galan jasotako sariak guretzako suposatzen duen poza eta eskertzea zuekin partekatzeaz pozten gara.

Beatriz Navasen eskutik jasotako sariak gure filma beste esparru batzuetan zabaltzen jarraitzeko aukera ematen digu, eta era horretan, saharar herriari ahotsa eman eta bere egoera aldarrikatu.

Zuekin partekatzen ditugu saria jasotako momentuaren argazkiak.

http://zinebi.eus/web/festival/premios/

Shukran!

Saharaz Blai lehiaketako emaitza diren film laburrak Zinebin izango dira

Ana Sernak eta Paula Iglesiasek zuzendutako ‘Solo son peces’ Sail Ofizialean lehiatuko da eta Elena Molinaren ‘Laatash’ Bertoko Begiradak sailean

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Saharaz Blai ikus-entzunezko lehiaketaren harira ekoiztutako bi film laburrak Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, Zinebin, izango dira.

Modu honetan, Ana Sernak eta Paula Iglesiasek zuzendutako ‘Solo son peces’ filma jaialdi bilbotarraren 61. edizioan estreinatuko da eta Sail Ofizialean lehiatuko da. Dokumentalak Teslem, Jadija eta Dahba biologoek duela gutxi zabaldutako arrain-haztegian egiten duten lana erakusten du, Tindufeko kanpamentuetan, udan 50 gradu zentigradutara heldu daitekeen eremu batean, arrainak gaueko hotzetik babesteko berotegiak harea-ekaitzek apurtzen dituzten leku batean.

Laatash’ Bertoko Begiradak sailean izango da. Elena Molinaren lana Elxeko Nazioarteko Zinema jaialdiaren edota Cadizeko Alcancesen mailako jaialdietan izan da saritua eta errefuxiatuen kanpamentuetan emakumeek egiten duten ur-kudeaketa lanei buruz aritzen da.

Solo son pecesazaroaren 8an proiektatuko da Arriaga Antzokian (20:00etan) eta ‘Laatash’en emanaldia azaroaren 11an izango da, BBK Aretoan (18:00etan).

Bi dokumentalak elkarte gasteiztarrak lankidetza proiektu baten barnean antolatutako Saharaz Blai lehiaketaren emaitza dira eta kanpamentuetako Abidin Kaid Saleh zinema eskolaren laguntzarekin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantziazioarekin ekoiztu dira.

 

‘Solo son peces’, Saharaz Blai bigarren lehiaketaren emaitza

Ana Sernak eta Paula Iglesiasek zuzendutako filma KCD GKEaren ‘Proiektu-amaierako’ lehiaketan saritua izan da

Duela 40 urte baino gehiago lapurtu zizkion Marokok itsasoa eta arrainak Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan bizi den biztanleria sahararrari, bere lurraldea okupatu zuenean. Nahiz eta Arjeliako hamadan kostarik ez izan, badituzte arrainak.

Hori da ‘Solo son peces’ film laburrak kontatzen duen istorioa. Filma AlBorde Films ekoizpen etxeko Ana Sernak  eta Paula Iglesiasek zuzendu eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ekoiztu dute Saharaz Blai ikusentzunezko lehiaketaren bigarren edizioaren harira.

Dokumentalak Teslem, Jadija eta Dahba biologoek duela gutxi zabaldutako arrain-haztegian egiten duten lana erakusten du, Tindufeko kanpamentuetan, udan 50 gradu zentigradutara heldu daitekeen eremu batean, arrainak gaueko hotzetik babesteko berotegiak harea-ekaitzek apurtzen dituzten leku batean.

Laburmetraiaren filmatzean Saharaz Blai lehiaketako lau irabazaleek hartu zuten parte, Iratxe Aranguren eta Henar Echeverría Euskaditik eta Sidi Brahim Najem eta Mahyub Mohamed saharar errefuxiatuen kanpamentuetatik. Taldeak kanpamentuetako zine eskolaren (EFA Abidin Kaid Saleh) laguntza izan zuen.

Filmak zein lehiaketak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzazioa izan dute, elkarteko lankidetza proiektu baten barnean.

Saritua

Saharaz Blai II-ko taldearen lana KCD GKEaren ‘Proiektu-amaierako’ lehiaketan izan da saritua. KCDk Bilbo Zinema Ikusezinenaren Jaialdia antolatzen du. “Proiektu Amaiera” deialdiaren helburua emakumeen Gizartea Eraldatzeko Komunikazioan (GEK) egindako lana indartu eta agerian jartzea da. ‘Solo son peces’ hautatu dute “sormen eta freskotasunarekin ekin diotelako eskasa bezain beharrezkoa den Garapen Iraunkorraren gaiari; genero estereotipo zein kulturalak apurtuz, irudi zirraragarriez lagunduta eta proposamen zehatz batekin, errealitate ezezagunak aditzera emanez”.