Ikuslegoaren saria lortu du ‘Laatash’-ek Andorran

SEADen Lagunen Elkarteak ekoiztutako ‘Laatash’ laburmetraia saritu dute maiatzaren 22 eta 26a artean ospatu den ekimenean. Gainera, epaimahaiak Aipamen Berezi bat eman zion Elena Molinak eta saharar errefuxiatuen kanpamentuetako EFA Abdidin Kaid Saleh zinema eskolarekin elkarlanean egindako filma.

Ur kudeaketako komiteetan emakume sahararrek egiten duten lana agertzen duen film laburrak beste aitorpen bat jaso du. Kasu honetan, Andorrako jaialdiako ikusleen iritziz laburmetrairik onena izan da. ‘Laatash’-eko taldearentzat oso sari berezia da. “Jendeari heldu zaiola esan nahi du horrek”, adierazi du bere zuzendariak.

Modu honetan, nazioarteko jaialdi desberdinetatik dihoan ibilbidean aurrera egiten du pelikulak. Gasteizko Cortada film laburren jaialdian eman zuen lehengo pausua eta, geroztik, Peruko Censurados Film Fest eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian izan da.

Oraindik ere bidea geratzen zaio, izan ere, ekainaren  2an Italiara helduko da ‘Laatash’, Turinen ospatzen den CinemAmbiente jaialdiaren eskutik eta Tunisiara Cinèma Vert nazioarteko jaialdiarekin.

Dokumentalak, Elena Molinaren zuzendaritzapean, Euskal Herriko eta Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetako gazteak batu ditu filmatze lantaldean, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko elkartasunezko proiektu bati esker, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin.