‘Laatash’-ek Mexikon emango dio hasiera kurtsoari
Elena Molinaren film laburra Shorts Méxicon, Directed by Women Spain, Cadizeko Alcances eta Bilboko Zinema Ikusezinaren jaialdietan egongo da
Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 2an. ‘Laatash’ (Egarria) laburmetraiak kurtso hasiera bizia izango du. Mexikotik Bilboraino bidaiatuko du Elena Molinaren lanak, tartean Madrilen eta Cadizen gelditu ostean.
Elxeko Nazioarteko Zinema Independienteko Festibalean dokumental onenaren saria jaso ostean, errefuxiatu sahararren kanpamentuetan ura kudeatzen duten emakumeen batzordeen lana Mexiko Hirira eramango du filmak, Shorts México jaialdiaren 14. edizioan. Saharaz Blai leihaketaren barnean eta kanpamentuetako EFA Abidin Kaid Saleh zinema eskolarekin batera ekoiztutako lana dokumental iberoamerikar onenaren sariagatik leihatuko da. Laburmetraiaren emanaldiak irailaren 7an eta 10ean izango dira, Villa Olinpikoan eta Manuel Álvarez Bravo Bideotekan, hurrenez hurren.
Erdialdeko Amerika atzean utziz, ‘Laatash’-ek estatuko gune desberdinetatik eramango duen ibilbideari emango dio hasiera. Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ekoiztutako filma Cadizen egongo da ikusgai irailaren 30ean, Alcances jaialdiaren 51. edizioan, zeinetan emakume zinegileek sail ofiziala hartu duten.
Algeriako basamortuko ur ezak sortzen duen eta, 43 urte erbestean biziraun ondoren, askatasunaren eta menpekotasun gabeko bizitzaren egarriaz hitz egiten duen film laburra Directed by Women Spain emakume zinegileen nazioarteko jaialdiaren bostgarren edizioko egitarauaren parte izango da ere. ‘Laatash’ irailaren 15ean ikusi ahalko da Madrilgo Cineteca-ko Plató aretoan, 18:00etan.
Urrian, aldiz, Euskadin ikusteko aukera berria izango da. Gasteizko Cortada jaialditik eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemalditik igaro ondoren, Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren jaialdian izango da urriaren 17tik 24ra.
‘Laatash’ Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten emaitza da. Elena Molinaren zuzendaritzapean, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatutako Saharaz Blai ikusentzunezko lehiaketaren irabazleek, elkarteko bolondresek eta kanpamentuetako EFA Abidin Kaid Saleh zine eskolako ikasle zein irakasleek parte-hartu zuten grabaketan. Elxeko sariaz gain, euren lana Andorrako Ull Nu jaialdian aintzat hartua izan da, publikoaren saria eta epaimahaiaren laburmetrai onenari aipamen berezia jasoz.