Saharaz Blai lehiaketaren irabazleak ditugu!

Daniel Bengoechea de la Cruz eta Oihane Alonso Escudero Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetan dokumental labur baten grabaketan hartuko dute parte, Elena Molina dokumentalistaren zuzendaritzapean

Daniel Bengoechea de la Cruz eta Oihane Alonso Escudero gazteek Saharaz Blai bideo lehiaketa irabazi dute, interneten bidez burututako bozkaketari esker. Euren lanek, ‘Motriz’ eta ‘Ur tanta bakoitzean’ publikoaren onespena jaso dute. Batak 1.694 boto jaso ditu eta besteak 1.533.

SEADen EFA Abindin Kaid Saleh cinema eskolak, Donostiko Giza Eskubideak eta Zinema Festibalak, FiSahara Festibalak eta lehiaketa antolatu duen Arabako SEADen Lagunen Elkarteak osatutako epaimahaiak aurreaukeraketa egin ondoren, bost lan sartu ziren publikoaren bozkaketan weborriaren bitartez.

Bengoetxea eta Alonsok Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetan ura kudeatzen duten emakumeen inguruko dokumental laburra egingo duen taldearen parte izango dira, EFA Abidin Kaid Saleh zinema eskolako ikaslegoarekin batera eta Elena Molina dokumentalen egilearen zuzendaritzapean.

Francisca Bonnemaison Zentroaren Emakumeentzako Dokumentala Tailerreko irakaslea da Molina, baita Menendez Pelayo Unibertsitatean ere. Gainera, hainbat festibaletan hautatuak eta sarituak izan diren “El cementerio de las marionetas’ (2014) eta ‘Quand j’étais petit’ (2016) doku laburrak zuzendu ditu. Gaur egun, bere lehenengo luzemetrai dokumentala amaitzen ari da, “Rêve de Mousse”, DocumentaMadrid 2018n estreinatuko da lehiaketa ofizialean.